Sopela (Bizkaia)

Sopela (Bizkaia)
Sopela Europan

sábado, 3 de mayo de 2014

Reunión/batzarra 24/04/2014



Martxoan lehengo aldiz bildu ginenetik orain arte, talde dinamizatzailea jarri dugu martxan eta hasiera batean mahai gainean zeuden hiru proposamenetatik jadanik, bira murriztu ditugu AMIA teknikaren bitartez hilebete batean zehar landu ondoren. Honetaz gain, momentuan teknikariak udaletxean lantzen ari diren kokagune berriak proposatu ditu taldeak eta baita diseinuari buruzko lehenengo hausnarketak landu ere.

Apirilaren 24ko batzarrean aurreko batzarretan landuako AMIA-ren lanketa egin ostean Larrabasterra/Arrietara hondartza gaineko parking-eko kokalekua eta Balea/ Iturrieta parkeari dagozkion ahulgune eta mehatxuei aurkitutako konponbideak landu genituen. Honetarako, taldekide batek proposatutako metodologiari jarraiki lehenengo kokalekuari zegozkion berezko aspektu negatiboak (konponbideak diru asko suposatuko lukeelako edota ez duelako konponbiderik)  izendatu eta landu ziren eta ondoren kokalekuek zituzten beste aspektu negatibo batzuei konponbideak jarri genizkion:


  1. BALEA/ITURRIETA PARKEA PARKEA


KOKALEKUAREN BEREZKO ASPEKTU NEGATIBOAK
KONPONBIDEAK
Bide nagusia oso gertu
XXXX
Zonalde berdea kentzen du
XXXX
KOKALEKUAREN ASPEKTU NEGATIBOAK
KONPONBIDEAK
Longboarderako lekurik ez
1.      Aldaparen bat zabaldu
2.      “flat” zonaldea pista erdikaldean
3.      Slalom zirkuitua egin
Nahiz eta konponbidea izan, konponbidea eskas xamar gera liteke eta longoarderuek eta honek,  beraien jatorrizko lekuan geratzea ekarriko luke.
Zarata arazoa
Ordutegiak jarriz (honek alderdi negatiboak ekar  lezake)
Giro ezberdinen talka
1.      Banaketa fisikoa (landareak, setoak...)
2.      Jendea hezitu patinean ibil daitezen
3.      Informazioa zabaldu
4.      Txiki park-ean bihur ez dadin, lekuan patinean ibiltzeko dela kartel baten bitartez adierazi
Aparkatzeko leku gutxi
Azkenean ez zen horren negatibo moduan baloratu








  1. ARRIETARA/LARABASTERRA HONDARTZAKO PARKING-A


KOKALEKUAREN BEREZKO ASPEKTU NEGATIBOAK
KONPONBIDEAK
Haizea
XXXXX
Eraikitzeko zailtasunak
XXXX
Mantetze lan konstantea
XXXXX
KOKALEKUAREN ASPEKTU NEGATIBOAK
KONPONBIDEAK
Herritik urruti
Turismoa ekar dezake, eta modu ez zuzenean jendea ekarri
Hotza/beroa
Beroa egiten duen momentua eguerdia da, beraz, eguerdian ez patinatu eta ordutegirik uizango ez lukeenez gauean patinatu.
Harriskua: Labarra alboan
Skate parkearen forma egokituz edota jendearen pasa bidea hortik eginez ekidin daiteke
Parkerik ez
Zonaldea egoteko gune bilakatu daiteke
Kaltea ingurumenean
Ingurumen gaineko eraginaren  ebaluazioa egin beharko da.
Batzarrean skate parkea bertan egitea zonaldea berreskuratzeko bide bat izan daitekeela komentatu zen.
Zuhaitzak landatuz eta aintzinako parking-a berreskuratuz.
Hotza/beroa
Beroa egiten duen momentua eguerdia da, beraz, eguerdian ez patinatu eta ordutegirik uizango ez lukeenez gauean patinatu.

Hurrengo maiatzaren 9ko  batzarrari begira, udalean aurkeztu direzen enpresak talde dinamizatzailearen batzar batera gonbidatzea ondo ikusi zen. Banaka gonbidatzea erabaki zen eta enpresekin izango genukeen banakako batzarretarako galdera sorta bat prestatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario